XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lengo egunean etorri yakuzan iru Erregeak be ez zenduzan ikusi....

- Bai, ikusi nebazan alde egiten ebenean.

- Arlote ori...!
- Zer ikusi dozu, ba...?.

- Oraintxe bertan aingeru bi emen egon dira, eta seintxuari gur egiten eutsoela, batak besteari auxe esan dautso: Au bai sein ederra...!.

Amak neuk iñoiz ez ikusiriko aurpegirik zoriontsuena darakus, eta orduan beste aingeruak auxe eratsi dau: Itzi lo egin dagian, egunen baten gaixoari zazpi ezpata biotzean sartuko yakoz.

Bitartean, zoriontsua bizi izan daitela, birjiña zoragarri au.

Astoak emen eten egin eban asperen bat jaurtitearren, eta,
- Orduan jarraitu eban, aingeruek egoakaz seiñari laztan batzuk egin dautsoez, eta etorri baizen isillik urten dira.

- Au bai tamala...! idiak erdi negarrez esan eban.

Ama Birjiña gazte orreri maitasuna alde guztietatik dario.

Lengo egunean, buruan laztan bat egin eustan, eta zorionez ilteko zorian nintzala uste izan neban.

Eta biok seintxuari maite-maite begiratzen eutsoela, goizaldea barik lo geratu ziran.

Andik egun batzutara, gaberdian, astoak idia barriro iratzarri eban auxe zirautsala:
- Aizu, idi, lengo gabeko aingeruak emen izan dira barriro, eta batak besteari auxe esan dautso: Munduko aurrik ederrena da.

Bereala ezagutzen yako Jaungoikoaren semea dala.

Orduan besteak auxe irautsi dautso:
Itzi lo egin dagian.

Gizonak salbatzera etorri da, baiña egunen baten oneik erailgo dabe, eta seintxuak ondo bai ondo daki ori.

Eta lengo egunean lez, egoakaz aurrari laztanak eginda, alde egin dabe.

Eta aieneka, astoa negarrari emon eutsan idiarekin batera.

Maitasunaren-maitasunez, abere biok musturrak seiñaren burusigaiñean jarri ebezan, otz izan ez zeiten, dardarrez asten zan-eta.

Urrengo gabean, astoak idia barriro iratzarri eban onetaraxe:
- Aizu, aizu...! Aingeru bat emen izan da oraintxe bertan, eta Yoseba'ri esan dautso....

- Zer esan dautso...?
- Ara ba... Erodes'ek Jaungoikoaren semea jaio dala jakitean, lurralde onetako seintxu guztiak erailteko agindu duala.

Augaitik, aingeruak Yoseba'ri lenbailen Ama Birjiña ta aurra artuteko ta Egito'ra joan daitezela esan dautso....

- Eta arako bidean idiak esan eutsan, nork berotuko dau gure seintxua gau luze ta otzetan...?.